XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); baña aro ori amaitu zanean, Europa`ko izkuntza geyenak, beren bideetatik joaten asi ziran, eta latera gero ta geyago alboratzean, azkenez, Erri bakoitzean eta bere izkuntzaren bidez bere gogo-lantze berezia mamitzeko.

Gurean etzan orrelakorik jazo ta laterarekin batera, onen alabak diran parantzera ta españera ari-izan dira, sendoki, beren egikeraen bitartez, gure izkuntza ta gure gogo-lantzean eragiten; alakotz, bat bakarrik ez, iru izkuntza ta iru gogo-lantzeak jokatu dute gurean urte ta mendeetan oso kaltegarrizkoa izan dan eraz.

Gaur bertan ere orixe egiten ari dira lateraren alaba biak, parentzera ta españera, gogorr gañera.

Gure lenengo idazleak, eta zer zegiten ondo ateman gabe noski, beren ikasketan berenganatu zituzten ezagupen eta gogo-lantze guzia, erderaz lorturik ukan zituzten, eta orrengatik euzkeraz idazten ari-izan ziranean, gure izkuntza erderaen bideetatik, berak ikasi zituzten bideetatik alegia, eraman zuten, ta bide aiek gure izkuntzarentzat egokiak ez ziralako, euzkera gogorr indartua izan zan, izari aundian kaskailduta geratu arte.

Ba-dakigu izkuntza bakoitzak bere Erri`aren gogoari eusten diola, gogo ortan beti eragiten; baña izkuntza bat kaskailtzen bada, era ortaz ere eragingo du gogoan eta au be, azkenez, kaskaildurik geratuko da; ain aundia baita Erri baten izkuntza ta gogoaren artean dagoen eragipena.

Orixe da gurean gertatu dana ta oso egokera txarra dugu gure euzkera ta gure gogo-lantzearena, berak edatu nai ditugun bide jatorrean joan ditezen oñarri egokitzat artzeko.

Ba-dira gure artean guzia len bezela ta lengo bideetatik eraman nai dutenak, bide on eta egokiak diralakoan, bearrak ere batzuen iritzirako.

Baña ori oker aundia dala deritzaigu, gure izkuntza ta gure gogo-lantzerako oso kaltegarriak gañera.

Azken urte auetan, zorionez, ekintza eder bat sortu ta antolatu du gure Erri`ak: ikastolaena.

Badirudi euzkal-ikastolak gurean berez sortu dirala, Erri`aren emaitza jatorra bezela.

Orixe, noski, gure bidearen asikera bikaña.

Alaz ere, lenengo bidezaleak ikastola oietan sartzen ari dira, beren asmoetarako bitarte egokienetakoak dirala ikustean eta orrela ustiatzeko xede aundienaz.

Orra lengo oker zabalean, itsututa edo, ari zaizkigularik.

Gure ikastoletan ari diran guziai zuzendu nai dizkiegu gure lantxo onen asmoak, gogo onez ar ditzatela eskatzean; (...).